miércoles, 5 de mayo de 2010

KenZazpi




KenZazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KenZazpi izenburupean.

Dena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.

Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.

2007an ARGIAK diskoa grabatu zuten Rafa Sardina ekoizlearekin eta bira ikaragarria burutu zuten antzoki eta jaialdietan.2009an Ken Zazpi Urte Zuzenean Cd+Dvd-a argitaratu dute beraien zazpigarren urtehurrenean.Disko berri honekin gainera beraien zigilu propioa sortzeaz gain (Argiak Diskak) aurreko katalogoaren jabe egin dira.


Kantu denak KenZazpi-k sortu, ekoiztu eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte, Joseba Sarrionandia idazlearen kolaborazioak ere izaten dituztelarik. Musika estilo aldetik rock-a eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituztelarik, baita sentimentu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.

jueves, 22 de abril de 2010

lunes, 19 de abril de 2010

Berri txarrak Viñarock-ean

Dakizuenez, ostiral honetan, apirilak 30, BERRI TXARRAK VIÑAROCK jaialdian arituko da, bertako eszenatoki nagusian (Escenario Villarrobledo) eta gaueko 22:15ean hasita. Estatuan dagoen jaialdirik jendetsuenetakoa da Viñarock, urtero Villarrobledon (Albacete) ospatzen dena.

Kontzertuaren aurretik, gainera, taldekideak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du hala nahi duenak, 20:00etatik aurrera sinaketa saioa izango baitu Berri Txarrakek, jaialdiak horretarako atondutako gunean.

Larunbatean, aldiz, Hondarribira joko du, Senser, Loquillo (!), Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricallaren ondoan aritzeko.ç

jueves, 15 de abril de 2010

lunes, 12 de abril de 2010

ARABATAKADA 2010


ARABATAKADA 2010 Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren zortzigarren edizioa ospatuko dugu Maiatzaren 14ean, ostiralez, Mendizabalako landetan. Dakizuenez, urterik urte jaialdia aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen genuen. Azken bi ediziotan berriz, Mendizabalako landetan ospatu dugu Arabatakada. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea hurbiltzea lortu dugu. Modu honetan, ekimen honek espero baino oihartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri ezberdinak hartu ditugu urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere osotasunean hobetu nahian. Aurtengoan, iazko balorazioetatik abiatuta, hainbat aldaketa egitearen beharra ikusi dugu. Iaz ez bezala, eguraldia, jaialdiaren egitaraua normaltasunez ospatzeko oztopo izan ez dadin, karpa txikiaz gain, zirkoko karpa erraldoi bat jarriko dugu, 10.000 pertsona inguruko kabidarekin. Beste alde batetik, jaialdiaren gastu ekonomikoei aurre egiteko eta honen biziraupena bermatzeko sarrera minimo bat kobratuko dugu, aldez aurretik erosita 6€tan eskuragarri egongo dena Apiriletik aurrera. Sarrera jartzearen arrazoi berdinagatik, ezin izango da jaialdiaren eremura edaririk sartu. Orainartean, euskararen aldeko bandera izan da nagusi Arabatakadan. Aurtengoan, euskararen aldarria alde batera utzi gabe, unibertsitate-eremutik sortutako jaialdi hau bestelako kutsu batez janztea beharrezkoa ikusi dugu. Unibertsitate-esparruan ematen ari diren aldaketen aurrean; euskararen degradazioa, eskubide demokratikoen murriztea… Herri honen biziraupen zein garapena oztopatzen duten neurri horien aurrean, guk unibertsitate euskaldun eta herritar baten aldarria lau haizetara zabaldu nahi dugu. Finean, herri honek beharrezkoa duen unibertsitate-ereduaren aldeko lanean, gure harri koxkorra jarriko dugu Arabatakadan. Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da: • 11:00tan Campuseko ikasleen arteko olinpiadak. • 13:30etan herri bazkaria. • 15:30etan bertsolariak. • 17:00etatik aurrera kontzertuak: Maketa lehiaketako irabazlea, Ken 7, Su Ta Gar, Kerobia, La Pulquería eta gaupasa Tximeleta erromeriarekin.