lunes, 12 de abril de 2010

ARABATAKADA 2010


ARABATAKADA 2010 Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren zortzigarren edizioa ospatuko dugu Maiatzaren 14ean, ostiralez, Mendizabalako landetan. Dakizuenez, urterik urte jaialdia aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen genuen. Azken bi ediziotan berriz, Mendizabalako landetan ospatu dugu Arabatakada. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea hurbiltzea lortu dugu. Modu honetan, ekimen honek espero baino oihartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri ezberdinak hartu ditugu urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere osotasunean hobetu nahian. Aurtengoan, iazko balorazioetatik abiatuta, hainbat aldaketa egitearen beharra ikusi dugu. Iaz ez bezala, eguraldia, jaialdiaren egitaraua normaltasunez ospatzeko oztopo izan ez dadin, karpa txikiaz gain, zirkoko karpa erraldoi bat jarriko dugu, 10.000 pertsona inguruko kabidarekin. Beste alde batetik, jaialdiaren gastu ekonomikoei aurre egiteko eta honen biziraupena bermatzeko sarrera minimo bat kobratuko dugu, aldez aurretik erosita 6€tan eskuragarri egongo dena Apiriletik aurrera. Sarrera jartzearen arrazoi berdinagatik, ezin izango da jaialdiaren eremura edaririk sartu. Orainartean, euskararen aldeko bandera izan da nagusi Arabatakadan. Aurtengoan, euskararen aldarria alde batera utzi gabe, unibertsitate-eremutik sortutako jaialdi hau bestelako kutsu batez janztea beharrezkoa ikusi dugu. Unibertsitate-esparruan ematen ari diren aldaketen aurrean; euskararen degradazioa, eskubide demokratikoen murriztea… Herri honen biziraupen zein garapena oztopatzen duten neurri horien aurrean, guk unibertsitate euskaldun eta herritar baten aldarria lau haizetara zabaldu nahi dugu. Finean, herri honek beharrezkoa duen unibertsitate-ereduaren aldeko lanean, gure harri koxkorra jarriko dugu Arabatakadan. Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da: • 11:00tan Campuseko ikasleen arteko olinpiadak. • 13:30etan herri bazkaria. • 15:30etan bertsolariak. • 17:00etatik aurrera kontzertuak: Maketa lehiaketako irabazlea, Ken 7, Su Ta Gar, Kerobia, La Pulquería eta gaupasa Tximeleta erromeriarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario